Intervenció Ainize Madariaga a la presentació ‘En honor a la verdad’

Intervenció Ainize Madariaga

El dimarts 16 de febrer de 2021, va tenir lloc la presentació presencial/virtual i simultània del llibre En honor a la verdadL’acte va tenir lloc a la llibreria Espai Llavors de L’Hospitalet de Llobregat, a l’espai cultural La Bolsa de Bilbo, i a diferents domicilis. L’acte es pot visualitzar online aquí: veure la presentació sencera de En honor a la verdad. A continuació reproduïm les paraules que ens va adreçar Ainize Madariaga en euskara i en español:

Euskara

“El idioma es el cimiento de nuestra identidad, la clave para entender el mundo y el umbral para situarnos nosotros mismos en ese mundo”.

“Horregatik euskaraz eginen dut nire parte hartzea, koherentea ikusten baitut nire buruarekiko eta aitarekiko. Bere liburua euskaratik idatzi baitu lehen lehenik, Jela urmenetak hain maisuki itzulpena egin aitzin. Bukatzeko azken bultzada eman diogu guk Pol-len argitaletxeari esker, aitak hori egiteko gaitasuna galdu baitu osoki.

Aita, aita funtzioz ezagutu dut, gure aita. Ohartua nintzen bai ez zela besteak bezalakoa: ez baikenuen etxean ez gauero, ez goizero ez ere eguerdioro. Ez zizkigun berak lotzen medikuarenean hitzordua, ez ere erosketen zerrenda osatzen, edo gure arropak segurtatzen. Ez. Arras tipia nintzen gaua eta eguna gurekin egiten zituelarik. Larunbata edo igandea izanen zen, egunak oraindik altxatu ez zuelarik. Eta antzerkietako kan-kan-kan bortitzak iratzarri ninduen Bilbo gure zakurraren zaunka nekaezinekin batera. Aita ikusi nuen jeikitzen, berea ez zen tenore horretan. Etxea arkanbele erasokorrez inguratua genuen: burua kaputxaz estalita eta arma luzeak zeharkatzen zien bularralde osoa, burua baino gorago. Balkoira atera, han ziren, lerro lerro, hutsune bakar bat ere utzi gabe, puntu kardinal guziak konektaturik ziren.

Gure herria bezala, etxea ere kolonizatu ziguten, barneraino, eta aitaz hustu. Doi-doietarik ama utzi ziguten, baina eraman egin nahi izan zuten. “Dena nire gain hartzen dut”, erran zien zakur bipedoei aitak. Ez nuen sekulan berriz bizi izan egunerokoa aitarekin.

Baina horrela ezagutu nuen Parise, aitari esker. Amaren dohain psikologikoei esker, bisitatzera gindoazen aldi oroz, zerbait asmatzen zuen gozagarri: museoren batera bisita, adibidez. A, eta gaueko trenetik atera, eta kroasan eta bageta fin horiek… Bidaia haietako batean, peko oheko emaztea garrasika hasi zen gaua tanpez moztuz: “socorro, socorro! Que me ahogo!”. Pisa eskapatu zitzaidan… gaizo emaztea! Ametsetan uste zuen itotzen ari zela!

Hantxetan, aita, berinaz bestaldean, beti irrizu.

Uste dut aitaren maskor gerlariaren barrualdea, paperari esker gozatu dudala: kartzelatik igortzen zizkidan gutunei esker. Hura ilusioa heltzen zitzaizkidalarik, amodioz beteak. Horrek eman ote dit idazteko gustua? Paperaren bidez ere, berriz ere, aldi honetan, sekulan bere ahotik jaso ez nuen jakintza jasotzen ari naiz, liburu honi eskerrak

Etxea bigarren aldiz hustu zitzaigun, baina aldi honetan, biziz hustu ere bai: gure ahizpa ttipia pizinan ito baizitzaigun. Berriz ikusi behar izan genuen gure burua poliziaz inguratua, Baionako tanatorioan, aitak azken agurra egin ziezaion Iraia ttipiari.

Urte batzuk beranduago, tragediak berriz ere jo zuen gure bortan, gure neba ttipia menigitisak eraman baitzuen.

Ez da mundu honetan kualifikaziorik aski gora, amaren kuraia saritzen duenik: etxea berak altxa baitu, pairatu dituen makurrak-makur.

Oporretara ez ginen behin ere joan familian, ttipitako urrun urruneko Bakiokoak kenduta. Presondegitik jalgi, eta orduan, bai, aste pare batez Dordognan egon ginen. Stresa: aitak gidatu nahi izan baitzuen lau urtez batere aritu gabe. Eta, ogi integrala. Kiloka erosten zuen kartzelakoaren ordainetan… Ogifiloa izan baita betitik. Bakioko ongi etorri besta bero horretaz… zaila zait horren ahanztea.

Familiari eskerrak: iraultza ez baita bakarrik egiten.

Gu hazi ginen. Aita asteburuetan bakarrik ikusten genuen, ez baitzioten Lapurdin bizitzen utzi eta lana Bilbon atzeman zuen abokatu gisa. Goizik atera nintzen etxetik, eta bere erritmora lerratu nintzen: astean zehar Bizkaian, asteburuetan Lapurdin. Autoko bidaietan maite nuen aitarekin partekatzea arrangura politikoak.

Aspaldikoak baitziren: 80 eta 90garren hamarkadako labekadakoa naiz. Garai hura izan zen preseski aitarentzat korapilatsua: nahi baitzuen berak partez sortutako aktibitatea eten; ETAk armak bazter zitzan, politikari protagonismoa emateko. Joko bat ere bazen garaia guretzat: auto pean begiratu behar izaten baikenuen lehergailurik ote zegoen inora gindoazen aldi oroz: nork jarria? Aita terrorista baitzen etsaiarentzat, baina herrian aita heroia eta aita traidorea ere baitzen aldi berean. Biekin hazi naiz. Admirazioa eta arbuioa. Irabazlea izan balitz gure herria, bertze bukaera bat izanen zukeen bere biziak ere, bertze kontsiderazio bat. Alta, historia kontatzen duena beti izaten da garailea. Garaileak garatzen du narratiba. Berak du aginte makila. Horregatik, liburu honen garrantzia ere, lumaren poderea ezin baitigute osoki kendu.

Horiek hola, aitak ez du sekulan bistatik galdu zein den egiazko etsaia, nazioaren etsaia. Hori eman digu: gure Lurrean errotzeko sustraia barnak, sendo zutitzeko.

Zuhaitzen amodioa bezala. Zenbat maite dituen, ze errespetua diena.

Aita, gure aita, aita funtzioz ezagutu dut, baina nazioaren aita izan da oroz lehen.”

 

Español:

“El idioma es el cimiento de nuestra identidad, la clave para entender el mundo y el umbral para situarnos nosotros mismos en ese mundo”.

“Por esta razón voy a hablaros en euskara, por coherencia con mi padre y conmigo misma. Porque él decidió escribir este libro en nuestra lengua, libro que Jela Urmeneta ha traducido con gran competencia. Yo solo le he dado un último empujón al proyecto, cuando Iulen ya no fue capaz, y gracias a la editorial amiga Pol·len, se cumple su deseo hoy.

Yo he conocido a Iulen Madariaga en su función de padre, aita, gure aita. Ya me había dado cuenta de que no era como los otros: No le teníamos en casa todas las noches, ni todas las mañanas, ni todos los mediodías; No era él quien fijaba nuestra consulta ocasional con el médico, ni hacia la lista de la compra, ni nos compraba la ropa. No. Yo era muy pequeña cuando compartía días y noches con nosotras. Seria un sabado o domingo, y todavia no habia alzado el dia. Y un aporreamiento de puerta como de teatro me despertó, a una con los ladridos de nuestro Bilbo. Vi a Aita en pie aquellas deshoras, y afuera teníamos la casa rodeada de coleópteros brillantes, encapuchados, con armas largas que empuñan hasta más arriba de la cabeza. Desde el balcón se les veía en formación perfecta, sin espacios libres entre ellos, conectando todos los puntos cardinales. A la manera de nuestro país, tienen colonizada nuestra propia casa, hasta bien adentro, y se llevaron a Aita. Nos dejaron a nuestra madre casi de milagro, porque a ella también la quisieron detener. “Yo lo asumo todo”, les dijo a aquellos sabuesos de dos patas. Ya nunca viviría yo el día a día con Aita.

Y asi conoci París, a causa de mi padre. Y gracias a las competencias psicológicas de Ama, que inventaba cada vez que íbamos de visita algún aliciente nuevo, museos a descubrir, paseos y aventuras… Y aquellos trayectos en tren de noche, que acababan en croissant y aquellas baguettes tan finas… En uno de aquellos viajes, la señora de la litera de abajo empezó a gritar en medio de la noche: “socorro, socorro! Que me ahogo!”. A mi se me había escapado el pis, que le caía en catarata, y la pobre mujer soñaba que se estaba ahogando en algún oceano calido…

Y esperándonos, siempre sonriente, ahí estaba Aita al otro lado del cristal.

Pienso ahora que le he conocido de verdad dentro de su armadura de guerrero gracias al papel: por un lado, por medio de las cartas que me enviaba desde la cárcel. Menuda ilusión, cuando me llegaban, llenas de su amor! Pienso también que aquella correspondencia cruzada me motivó más tarde a elegir mi profesión de periodista. Por otro lado, es gracias a este libro que presentamos hoy que he aprendido cosas de Aita que él no nos ha transmitido. El papel otra vez…

La casa se nos vacio una segunda vez, y una tercera… pero de vida: nuestra hermana pequeña se ahogó en la piscina, y de nuevo nos vimos rodeados de policía, en el tanatorio de Baiona, cuando trajeron a Aita a que despidiera a la pequeña Iraia. Y tambien moriria Kilmen, lejos de Aita, de una meningitis fulminante.

No hay en este mundo calificación suficiente para premiar el coraje de Yvette, nuestra madre: ella ha mantenido en pie la casa, a pesar de todas las adversidades. Nunca hemos ido de vacaciones en familia, a excepción de aquellos primeros años de Bakio.

Una vez libre, también pudimos ir juntos a Dordoña, y menudo estrés, con Aita al volante tras cuatro años de reclusión… Iba como un loco. Y el pan integral! Lo compraba a kilos, para resarcirse de aquello de la cárcel. Y la fiesta de bienvenida en Bakio fue algo espectacular, que nunca se me va a olvidar.

La solidaridad, la familia que siempre estuvo con Aita, con nosotras, mil gracias! Porque una revolución no se hace sola.

Fuimos creciendo. Solo veíamos a Aita los fines de semana, porque no le permitían vivir en Lapurdi, y debía trabajar entre semana de abogado, en Bizkaia. Yo comencé a hacer mi vida fuera de casa, y adecuamos nuestras actividades: la semana en Bizkaia, el fin de semana en Senpere. En los largos trayectos de carretera compartimos nuestras preocupaciones políticas. Una verdadera escuela para mi.

Aquellos años 90 fueron especialmente difíciles: Iulen propugnaba que ETA debía dejar las armas, para dar protagonismo a la opción política legal. En aquellos años aprendimos un juego nuevo en casa: el de mirar todas las mañanas debajo del coche, cuando salíamos a cualquier sitio. Aita era un terrorista para el enemigo, pero en el pais podia ser un heroe, o un traidor. Asi que la bomba lapa podria ser de uno o de otro signo. Yo crecí entre abertzales que lo admiraban y otros que lo odiaban.

Pienso que si Euskal Herria hubiera resultado victoriosa, libre, Iulen Madariaga sería hoy un héroe nacional, como tantos otros. Pero ya sabemos quien maneja esto del relato, y por eso es fundamental dejar trazo de su lucha en este su libro.

En su narrativa comprobareis que nunca se equivocó de enemigo, ni de objetivo. Y eso nos ha transmitido en casa: Profundas raíces bien adentradas en nuestra tierra para poder crecer hasta lo más alto. Metáfora que seguro gusta a Aita, quien ama y respeta a los árboles como pocas personas que conozco.

Aita, gure aita, yo le he conocido en su función de padre, y pienso que es, ante todo, padre de Euskal Herria.”

 

 

 

 

Deixa un comentari

L'adreça electrònica no es publicarà.

Aquest lloc utilitza Akismet per reduir els comentaris brossa. Apreneu com es processen les dades dels comentaris.

scroll to top